Ideal batetik errealitate batera

Ametsak biziarazten direlarik


Egun on! Aña eta Aitor gara, ILETEGIAren sortzaileak.

 

2014. urtean hasi zen abentura, Euskal Herriko artilea balorizatzea helburu genuelarik.

 

Ikerketa, formakuntza, entsegu eta esperimentazio garaia pasaturik, gure lehen produktuak 2015ean merkaturatu genituen. (estalkiak, lumatxak eta dekoraziorako lehen produktuak). Harrera bikaina izan zuten jendartean, horrek bide zuzenean gindoazela erakutsi zigun.

 

Urte horretako uda mugitua izan zen gurean, artile saila berlokalizatzeko lehen makina garrantzitsua erosi bait genuen Alsazian. Isolante napak egiteko gure karda!! Bertako laborari batzuen laguntzarekin Saran gure lantegian instalatu genuena. Bera bilakatu da gure proiektuaren erdigunea, ate ugari zabaldu dizkigularik. 

 

2015. urtea emankorra izan bazen, 2016a ez zen gibelean gelditu. Galdua zen jakintza bat berreskuratu genuen. Manex artilearekin haria industrialki egiteko fitxa teknikoa garatu eta haria egitea lortu genuen. Euskal Herriko artilea balorizatzeko ezin besteko urratsa ematen lehenak izan ginen! Honek, ate ugari ideki zizkigularik. Haria eta artilezko oihala bidean jarri zituen.

 

Ondoko urteetan, produktu berriak sortuz eta gure bezero sarea garatuz joan zen. 2018an prest ginen eta enpresa sortu genuen, helburu argi batzuekin: bertako artile saila berreskuratzea, laborarieri prezio justuan artilea zuzenean erostea, lanpostuak sortzea eta ekonomia zirkular eta iraunkor bat saretzea.


Gure lurraldeko bizian parte hartu nahi dugu

Lurraldea, kultura eta aberastunekin bizi


Laborantza iraunkorra sustengatzen dugu

Bertako ardi arrazak (Euskal Herriko klimari adaptatuak) eta ziurtagiri bat dituzten baserriak hautatzen ditugu (Ossau-irati, Idoki, laborantza biologikoa).

Artileak tratamendu kimikorik ez ukaitea eskatzen dugu.

Ardiak ahal bezain bat kanpoan egotea eskatzen dugu.

Artzainaren lana baloratzen dugu

Gure arabera, artisauak artilearen mozte kostuak bere gain hartu behar ditu ez eta laborariak. Ondorioz, 1,20 € pagatzen dugu ardika gutienez, merkatuko prezioa baino 5 aldiz gehiago.

Gure helburua da artilea diru gehigarri bat izatea laborariarentzat eta ez kargu bat.

Bertako ekonomia sustatzen dugu

Isabelle Miquelestorena
Isabelle Miquelestorena

 Gure helburua artilearen transformazio etapa guziak kontrolatzea da.

Artilea Euskal Herriko baserrietan bereixi eta biltzen dugu.

Artilea lantzen dugu eta produktuak ekoizten ditugu hemen bertan, Sarako lantegian.

Esperantza dugu, egun batez, artilearen lanak lanpostuak sortzea gure lurraldean